miércoles, 29 de octubre de 2008

wikipedia

GOIENA TB

Goiena telebista Deba Goienan emititzen den telebista nagusia da; bertan, arana osatzen duten herrien inguruko informazioa eskeintzen da, gaur egun, bederatzi herritara zabaltzen da: Arrasate, Aretxabaleta, Aramaio, Antzuola, Bergara, Elgeta, Oñati, Gatzaga eta Eskoriatzara, hain zuzen ere. Lau urtean zehar zabalkunde nabarmena izan du, eskualdeko herri guztietan egin den inkesten arabera, %92ra heltzen da seinalea. GOITBko programazioa, beste tokiko telebistek egindako produkzioez eta ETBri erositako programazioaz osatzen da. 2007an, digitalean emititu ahal izateko lizentzia eskuratu zuen.

Telebista honek, euskara hutsean ekoizturiko programazioa eskaintzen du; egun, 14 ordu produzitzen dituzte eta ordu kopuru handiena informazioaren esparruari dago eskainia; berriak, alkatearekin zuzenenan, erreportajeak... Bina ez da informazioa bakarrik emititzen, ezinbestekoa da entretenimendua ere egotea, horretarako, jaien erreportajeak, danbaka lehiaketa... aurkitzen dira besteak beste.

No hay comentarios: