miércoles, 14 de enero de 2009

betirocktb




EGILEAK: Maialen Monge, Joana Navas, Ane Galdos eta Itziar Markuleta


00:00 elkarrizketak eta erreportaiak: Atal honetan, rockarekin zerikusia duten taldeen erreportaiak eta elkarrizketak eskeiniko ditugu.
-Guns N’ Roses
-Sinkope
-Viñarock
1:36 Zinerock!: Kasu honetan, programa bat asmatu dugu, “zinerock!”. Bertan rockari buruzko filmak aurkituko dituzue.
-Grease
-Escuela de rock
5:18 Kontzertuak: Atal honetan marea eta extremoduroren kontzertuak izango dituzue ikusgai.
-Extremoduro kontzertua
-Marea kontzertua
6:55 Bideorock!: Azken atal honetan rockaren historian zehar egon diren talde garrantzitsuenen bideoak aurkeztuko ditugu.
-Bideoklipen espazioa



BIDEO ON-DEMAND


-Gure iragarkia
-Zinerock sarrera
-Extremoduro sarrera
-Marea sarrera
-Bideorock sarrera
-Sarrera bidoklipak 1 (10 bideoklip)
-Sarrera bideoklipak 2 (10 bideoklip)
-Sarrera bideoklipak 3 (10 bideoklip)
-Sarrera bideoklipak 4 (10 bideoklip)
-Sarrera bideoklipak 5 (10 bideoklip)
-Sarrera bideoklipak 6 (10 bideoklip)
-Sarrera bideoklipak 7 (10 bideoklip)

sábado, 27 de diciembre de 2008

ZEIN DA ZEIN?

0.- Vladimir Zworykin

Errusian sortu zen, Murom hirian hain zuzen, 1899an; eta 1982an hil zen. AEBetan bizitza profesionala egin zuen asmatzaile honek Vladimir zeukan izena. Aditu askok diote bera izan zela telebista elektronikoaren eta bideoaren aita. 1923an, ikonoskopioa asmatu zuen, hau da, irudiak jasotzeko tutua. 1929an kineskopioa ere asmatu zuen. Westinghouse eta Radio Corporation of America (RCA) enpresetan lan egin zuen. II. Mundu Gerran AEBetako gobernurako aholkulari zientifikoa izan zen.

1.- Robert Edward "Ted" Turner III (Ted Turner)

CNN telebista kate ospetsuaren jabea eta gizon aberatsa. 1938. urtean sortu zen eta Robert Edward izena jarri zioten gurasoek. Familia aberats baten hirugarren pertsonaia ospetsua. 2002an, 9.300 milioi dolar galdu zituen AOL Time Warner enpresak kolapsoa eduki zuenean merkatuan. United Nations Foundation-i mila milioi dolar eman zion. Jane Fonda artistarekin egon zen ezkondurik.

2.- Joxe Mari Iriondo

Kazetari, idazle, telebistalari eta kultur eragile gipuzkoarra. Urrestillan jaioa, 1938an. Merkataritza ikasketak egin ostean, Loiolako Herri Irratian hasi zen esatari lanetan 1962tik 1982ra bitartean. Ez dok amairu taldearen sortzaileetarikoa eta ETBko erredaktore-burua 1983tik 1985ra. Euskaltzain urgazlea eta ETBko zuzendari eta programazio-buru ohia izan zen. Liburu batzuen idazlea: Noiz amatxo? eta Euskal dantzak, kasurako.


3.- Ramon Labaien Sansinenea

Euskal Telebistaren proiektua pertsonaia honek burutu zuen. Tolosan jaio zen 1928an eta aita idazle ospetsua izan zen Tolosako alkatea eta EAJkidea izateaz gain. Bere ekimenez ETBz gain, HABE, Euskadi Irratia eta Euskadiko Orkestra sinfonikoa ere sortu ziren.

KONTZEPTUAK

Klimaxa
Narrazio baten une gorena (dela irratsaio batena, dela telesaio batena) izendatzeko erabiltzen den terminoa.

Close up-a
Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den hitza esatari edo aktore baten lehen planoa izendatzeko (sorbaldarainokoa) edo lehen-lehen planoa adierazteko.

Ekoizpena
Irratsaio edo telesaio bat egiteko behar diren baliabide finantziero, material eta juridikoez arduratzea.

Bitakora
Iberoamerikan erabiltzen den hitza berriemaileentzako eskuliburuak izendatzeko


Dolly-a
Karro batean ezarrita doan garabi txikia, telebista estudioetan erabiltzen dena kamerak leku batetik bestera eramateko. Estudio bakoitzean hiru kamera egon ohi dira eta horietariko batek hain zuzen tresa hau darama.

Teleprompterra
Telebista platoan testuak seinalatzeko sistema digitala. Telebista kameraren ondoan kokatzen da pantaila, esatariak pantailara begiratzen duenean testua irakur dezan, era horretan begirada aurrera zuzenduz eta tinkotuz.

Slow motion deritzona
Irudi mugimendua moteltxoago erreproduzitzea.

Jingle-a
Ingelesezko hitza, irratian erabilia eta publizitate doinu arrakastatsuak izendatzeko erabili ohi dena.

Jirafa
Telebistaren alorrean erabiltzen den hitza beso artikulatu moduko tresna bat izendatzeko, hots, mikrofonoa daraman besoa mikroa bera esatariengandik ahalik eta hurbilen ipintzeko iruditik landa utziz.

Klaketa
Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den terminoa arbel txiki bat (zurezko listoi txikerra daukana) izendatzeko. Irudiak eta soinuak sinkronizatzeko erabiltzen da arbelezko tresna hori.

miércoles, 29 de octubre de 2008

wikipedia

GOIENA TB

Goiena telebista Deba Goienan emititzen den telebista nagusia da; bertan, arana osatzen duten herrien inguruko informazioa eskeintzen da, gaur egun, bederatzi herritara zabaltzen da: Arrasate, Aretxabaleta, Aramaio, Antzuola, Bergara, Elgeta, Oñati, Gatzaga eta Eskoriatzara, hain zuzen ere. Lau urtean zehar zabalkunde nabarmena izan du, eskualdeko herri guztietan egin den inkesten arabera, %92ra heltzen da seinalea. GOITBko programazioa, beste tokiko telebistek egindako produkzioez eta ETBri erositako programazioaz osatzen da. 2007an, digitalean emititu ahal izateko lizentzia eskuratu zuen.

Telebista honek, euskara hutsean ekoizturiko programazioa eskaintzen du; egun, 14 ordu produzitzen dituzte eta ordu kopuru handiena informazioaren esparruari dago eskainia; berriak, alkatearekin zuzenenan, erreportajeak... Bina ez da informazioa bakarrik emititzen, ezinbestekoa da entretenimendua ere egotea, horretarako, jaien erreportajeak, danbaka lehiaketa... aurkitzen dira besteak beste.

herri izenak

Erantzunak:

0.B
Al Gore estatubatuarrak, Luxemburgeko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herrirakobidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.

1.A
Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan.

2.B
Litekeena da Marokkon edo Ganbian izango dira Aldaketa Klimatikoari buruzko datozentopaketak

3.A
Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzendituztenak.

4.A
Georgiako hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak etaeuskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.

5.A
Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoenhizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.

6.A
Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten beldur.